Facebook Instagram Twitter
Erreserbatu
 
Bistroteka Zinema7
Bistroteka Zinema7

Bistroteka

Oso argi genuen lan gogorrez eta ahalegin handiz baino ezingo genuela txertatu gure proposamena Donostiako paradisu gastronomikoan. Eta halaxe egin genuen: pixkanaka, Donostiako sukaldaritza tradizionalean oinarrituta egonik egungo elaborazio eta kontzeptuak biltzen dituen proposamen zintzo eta arriskutsuak egiten hasi ginen. Eta proposamen honi esker, Bistroteka Zinema7 hiriko gune gastronomiko gomendagarrienetako bihurtu da.

TABERNA
Astelehenetik ostiralera
08:00 - 23:00


Larunbat, igande eta jaiegunetan
08:30 - 23:00


JANTOKIA

ASTELEHENETIK IGANDERA ETA JAIEGUNETAN

12:30 - 15:30

DONOSTIAKO SUKALDARITZA TRADIZIONALEAN OINARRITUTAKO PROPOSAMEN ZINTZO ETA ARRISKUTSUAK

Bistroteka Zinema7

Ongi etorri gure Bistrotekara. Berdinik gabeko gune bat, zinema-maisulanen pareko proposamen gastronomikoarekin

Jan, edan, maitatu. Bistroteka Zinema7n hauek aurkituko dituzu: kalitate handiko gastronomia –tokikoa–, kalitatezko lehengaia, Donostiako tradizioa, ukitu garaikide bat, eta keinuak –keinu asko– zinemaren munduari. Karta dinamiko eta irekia, deskubrimendu-etapako Wellesen edo Coppola familiartekoenaren parekoa. 

Kaleko jendearentzat erabat irekita dago eta ordutegi zabal-zabala eskaintzen du Bistroteka Zinema7k, eta gure non-stop sukaldea bezero bakoitzaren inguruabarretara egokitzen saiatzen da. 

Nola presaka bazoaz hala tarte lasai batez gozatu nahi baduzu, Bistrotekak zure eskura jartzen ditu behar dituzun gastronomia-eskaintza eta giroa.

Gure Bistrotekan itxarongo zaitugu nahi duzunerako, adibidez, goiz erdiko etenaldi baterako, afari erromantiko baterako, bileren arteko bazkari arin baterako, edo, besterik gabe, pintxo bat bizkor-bizkor dastatzeko. Zatoz eta gozatu gure proposamenaz. 

Izan ere, Depardieuk berak ere burua galduko luke gure pintxoak urrutitik ikusiz gero!

Karta

Dastatu Donostiako benetako gastronomia gure Bistrotekan. Sukaldaritza tradizionala begirada moderno batekin berrinterpretatuta, gure eguneroko beharretara egokitze aldera.

Goza ezazu gure menuaz: astero hainbat aldiz aldatzen dugu, sasoiko produktuen arabera, eta arreta handienez pentsatzen dugu, zure ahoa sentipen atseginez betetzeko, dela lanegunetako atzera-aurreretarako, dela asteburuko atseden gastronomikorako.

menu

Bistrotekako kokteldegia

Aperitiboak, bazkalondoak, etab. Bazkarietan zein afarietan hain funtsezkoak dira, ezen merezi dituzten lekua eta profesionalak ematea erabaki baitugu. Gure kokteldegia eta barmanak bururatzen zaizuen (ia) edozein kapritxo emateko prest egongo dira, baita oraindik ezagutzen ez duzuen gutiziaren bat ere. Gura baduzue, onartu gure gomendioak.

 

 

Begirada garaikidea duen sukaldaritza tradizionala. Zure zain egongo gara Bistrotekan, benetako erreferente gastronomikoa Donostian

Gustatzen zaigu nola ikusten gaituzuen #bistrotekaz7

Instagram
Instagram
Instagram
Instagram

La Jarana Taberna Twitter La Jarana Taberna Instagram La Jarana Taberna Facebook

Familia Santua Kalea, 1

20010 Donostia -Gipuzkoa

T. +34 943 445 000

kaixo@bistrotekazinema7.com